SOPRODEN
- Hortzetako protesia sustatu eta garatzeko fundazioa -
PROVENZA, 337 - 3., 1. - TEL./FAXA (93) 459 40 30 -
posta elektronikoa: soproden@infomed.es
08037 BARTZELONA
Hortzetako Protesia Sustatu eta Garatzeko Fundazioak -SOPRODEN- berezko nortasun juridikoa, jarduteko ahalmen osoa eta erabateko autonomi ekonomiko-administratiboa ditu. Nazio-mailako esparrua du eta gaur egungo baltzu-egoitza Bartzelonan dago, Provenza kalean, 337 - 3. 1. hain zuzen. Nolanahi ere, Patronatoa egoitzaz alda daiteke aurrerantzean, hau da, hiri honetako edo lurralde nazionaleko beste edozein hiritan finkatu daiteke.
Eskura dituen baliabide guztien bidez, eta ezarritako edo ezar daitezkeen arauzko bideen bitartez, honako helburu hauek lortu nahi ditu SOPRODENek:
Protesi eta hortz sektorearen berezko jardueretan ari direnen eta aritzeko asmoa dutenen lanbide-hobekuntza sustatu, ikerketaren, irakaskuntzaren eta praktiken bidez.
Biltzarrak, sinposiumak, hitzaldiak, mahainguruak, mintegiak, ikastaroak eta sektore honetako profesionalek ematen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzea helburu duen jarduera oro sustatu eta antolatu, esperientzia-trukearen bitartez.
Sektore honen berezko gai zientifikoak aztertzeko talde eta batzordeak eratu eta haien eraketa sustatu, horrez gain, lortutako emaitzak edozein komunikabideren bidez zabaldu.
Sektore honetako profesionalen onarpena sustatu, ematen dituzten zerbitzuak eta hortzetako protesiak egiteko orduan erabilitako teknikak eta metodologia zabaldu.
Elkartze zein lankidetza harreman eta loturak ezarri, eutsi eta sustatu izaera bera duten bestelako Erakunde, Elkarte, Konfederazio, etab.ekin ...
Horiek horrela, helburu hauek defendatu eta burutzeko asmoz, SOPRODENek zenbait ikastaro, sinposium eta hitzaldi antolatzen ditu urtero, zenbait hiritan eta hortzetako protesiaren zenbait espezialitateri buruz. Hori dela eta, harreman garrantzitsuak ditugu Espainiako zenbait unibertsitate eta odontologoen elkargorekin. Era berean, gure Fundazioak izaera zientifikoa duen aldizkaria egiten du 1985eko maiatzetik, eta gaur egun 32 ale ditu argitaratuta. Gure herrian ospe handia du sekto honetako argitalpenen artean.
Horrez gain, SOPRODEN JARDUNALDIAK burutzen dira urtero. Jardunaldi hauek Espainiako leku desberdinetan burutzen dira urtero.
Presidente: NARCIS ROS I ASMARAT Vicepresidente: BETTINA CORTÉS SÁNCHEZ Secretario: JOSÉ MIGUEL MAYOS ROCA Vicesecretario: JOSÉ MIGUEL ROJAS PAYÁ Tesorero: BERNAT PUJOL I BOIRA Vicetesorero: JOAN OLIVA I MANENT Vocales: JOSÉ ÁNGEL ÁVILA CRESPO
FERNANDO OCHOTECO GARCIA
MANUEL RUÍZ AGENJO
JOSEP SERRA I PRAT
JOSEP TORRENTS NICOLÁS
DANIEL SOLŔ I MARTÍN